- > Hasiera
- > Eusko Label Produktuak
- > Euskal Letxuga
Euskal Letxuga
Eusko Labeldun Letxuga gure lurrean sortutako produktu freskoa da, gure baserrietan ingurumena errespetatuz lantzen dena. Azken emaitzan gure baserritarren esku trebeak nabarmentzen dira eta, bildu ondoren, ezarritako araudia betetzen duten Letxugak bakarrik hautatzen eta identifikatzen dira Eusko Labeldun gisa. Ekoizpen-lekuaren eta kontsumitzen den tokiaren arteko gertutasuna dela-eta, Eusko Labeldun Letxugak beti fresko iristen dira gure merkatuetara.
Eusko Labeldun Letxugak honako ezaugarri hauek ditu: Euskadin ekoitzia da, ingurumena errespetatzen duen moduan, ekoizpen-eremura egokitutako barietateetatik sortua da, letxugak ondulatuak eta/edo kizkurrak izango dira, eta kolore berde argi, distiratsu eta homogeneoa izan behar dute, letxugak hosto ugari eta ondo eratuak izango ditu, eta ez du lurrik, parasitorik eta ageriko bestelako materia arrotzik izan behar eta bere gutxieneko pisua 200 g-koa izango da udazken/neguan, eta 300 g-koa udaberri/udan.
Horrela ezagutzen da

Eusko Labela duen letxuga bi eratara aurki dezakegu merkatuan, banaka edota garbito eta txikituta, jateko prest. Alde batetik, Euskal Letxuga banaka merkaturatzen da, ingurunetik babesten duen poltsa baten barnean; poltsak Eusko Label logotipoarekin zenbakitutako
etiketa du.

Bestetik, garbituta, txikituta eta jateko prest ere aurki daiteke, 140 g-ko poltsetan; kasu horretan ere kontrol-zenbakia eta Eusko Labelaren logotipoa darama.
Agiriak










