Eusko Labela duen produktu berri bat: Euskal Letxuga

Aurkezpen ekitaldia Gasteizko Azukareran izan da eta horrela dagoeneko  une honetatik Eusko Labelaren familia handituta geratu da; 13 produktu  dira bereizgarria dutenak. Aurkezpen ekitaldian hitz egin dute: Pilar Unzaluk (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua), Patxi Lazcozek (Vitoria-Gasteizko Alkatea), Amaya Luquinek (Kalitatea Fundazioko Zuzendaria), Josu Arrizabalaga (Barrenetxe Kooperatibako Zuzendari Gerenteak) eta Aitor de las Heras (Garaia Kooperatibako eta Artandiko Zuzendari Gerenteak)

 Batavia barietateko letxuga izango da, Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitziko dena eta beraz araudian jasota dauden baldintzak betetzen dituen ekoizle orok egin eta erabili ahal izango du Euskal Letxuga marka.

Eusko Labeldun Letxuga gure lurrean sortutako produktu freskoa da, gure baserrietan ingurumena errespetatuz lantzen dena. Azken emaitzan gure baserritarren esku trebeak nabarmentzen dira eta, bildu ondoren, ezarritako araudia betetzen duten Letxugak bakarrik hautatzen eta identifikatzen dira Eusko Labeldun gisa. Ekoizpen-lekuaren eta kontsumitzen den tokiaren arteko gertutasuna dela-eta, Eusko Labeldun Letxugak beti fresko iristen dira gure merkatuetara.

 Eusko Labela duen letxuga bi eratara aurki dezakegu merkatuan, banaka edota garbituta eta txikituta, jateko prest. Alde batetik, Euskal Letxuga banaka merkaturatzen da, ingurunetik babesten duen poltsa baten barnean; poltsak Eusko Label logotipoarekin zenbakitutako
etiketa du. Bestetik, garbituta, txikituta eta jateko prest ere aurki daiteke, 140 g-ko poltsetan; kasu horretan ere kontrol-zenbakia eta Eusko Labelaren logotipoa darama.

4. gamako formato horrekin erantzuna eman nahi zaio merkatuko tendentzia berriei; izan ere, gero eta nabarmenagoa da prestatutako produktuek gero eta leku handiagoa dutela gizartean. Nabaria da familietan gero eta denbora gutxiago dagoela jatekoa prestatezeko eta egoera horren aurrean sukaldatutako edo prestatutako jakien eskaera nabarmen ari da igotzen azken urteetan.