Eusko Labela duten Hegaluzeak eta Hegalaburrak jatorria eta kalitatea bermatzen dituzte

2009an 843.000 kilo hegalabur identifikatu ziren eta 1.700.000 kilo hegaluze. Beraz, espero dugu datuok nabarmen hobetu daitezkela hegaluzeari dagokionez, hegalaburraren kasuan oso ezberdina baita egoera eta denok ezagutzen dugu azaroan Recifen (Brasilen) ICCATek (Atlantikoko hegalaburra babesteko Nazioarteko Batzordeak) erabakitako murrizketa.

Iaz, harrapaketen murrizketari beste herrialdeetatik zetorren eskaintza gehitu zitzaion eta aurten egoera errepikatzeko aukera dagoenez, Eusko Jaurlaritzako ikuskaritzak lan egingo du, beti egin duen bezala, inork ez ditzan komertzializatu munduko beste leku batzuetako atunak (bai hegaluzea edo hegalaburra) Kantaurikoak bailiran.

Euskadiko arrantzaleen lana babesteko asmoarekin, beharrezkoa ikusten da hegaluzea eta hegalaburra merkatura bereiztuta ateratzea. Zentzu horretan, aurreko kanpainetako bideari beste bultzada bat eman nahi diogu ahal den hegaluze eta hegalabur guztia Eusko Label bereizgarriarekin identifikatuz, kontsumitzaileek ziurtasun osoz jakin dezaten gure arrantzaleek harrapatutako arraina dela.

Askotan, identifikazioaren kontu horrek buru hauste bat baino gehiago ematen du. Denbora gutxian kopuru asko sartzen da eta erlojuaren kontra jarduten dute arrantzaleek lanean eta Euskadiko kofradia guztiek ezinbestekoa ikusten dute produktua identifikatzea gure aktibitatea indartuta atera dadin.

Beraz, Euskadiko kofradiotako ordezkariok eta Eusko Jaurlaritzak dei egin nahi diete kontsumitzaileei bila dezatela Eusko Label bereizgarria erosketa egiterako orduan, erosten duten produktuaren jatorria eta kalitatea bermatzeko eta baita gure arrantzaleen lana babesteko ere.


Hegalaburraren arrantzaren egoera

Heagalaburra arrantzatzeko kuota %40 jaitsi da ICCATek ikerketa zientifikoak oinarri hartuta Brasilen egin zuen bileran erabatitakoaren arabera Eusko Jaurlaritzatik gure arrantzaleen arrantzatzeko era tradizionalak ez duela arriskuan jartzen produktu horren jasangarritasuna, banan-banan arrantzatzen direlako arrainak.

Murrizketa horrek ez dio eragingo identifikazioaren prozesuari eta 2007tik egiten den bezala beharrezkoa izango da harrapatzen den atunaren %100 identifikatzea. Beraz, merkatura ateratzen den atun guztia Eusko Label bereizgarriarekin aterako da.