- > Hasiera
Aukeratu dira aurtengo Eusko Labeldun Hegaluze eta Hegalabur kanpainarako etiketatzaileak
Laster aterako dira gure arrantzaleak itsasora hegaluze eta hegalaburrak arrantzatzera eta Kalitatea Fundazioan dena prest dago ahalik eta pieza gehien identifikatu ahal izateko Eusko Label bereizgarriarekin.
Identifikazio lan horiek egiteko hainbat pertsona aukeratu dira (aukeratuen zerrenda) eta hauek egiten duten lanak garrantzia handia edukiko du.
Kontuan eduki behar dugu azkeneko urteetan konpetentzia handia egon dela, kanpotik etortzen den produktua gero eta gehiago izan delako.
Arrantzaleak azkenaldian salatzen ari dira kanpoko hegaluze eta hegalaburra hemengoa bailitzan saldu nahian dabiltzala prezio merekagoan eta horrek kalte handia egiten diola bertako arrantzaleei. Egoera horren aurrean eta Euskadiko arrantzaleen lana babesteko helburuarekin ezinbestekoa ikusten da hegaluzearen eta hegalaburraren identifikazioa.
Zentzu horretan aurreko kanpainetako bideari beste bultzada bat eman nahi diogu ahal den hegaluze eta hegalabur guztia Eusko Label bereizgarriarekin identifikatuz. Horrela, arraindegietara doazen kontsumitzaileek ziurtasun osoz jakin eta erosi ahal izango dute euskal arrantzaleek harrapatutako arraina.









