2009. urtean Eusko Label bereizgarria duten produktuen ibilbidea mantendu egin da 95 milioitik gorako fakturazioarekin

 

Zenbakiei begiratzen badiegu, 12 produktu ditugu gaur egun Eusko Label bereizgarriarekin (2009ko abendua), 2.139 dira ekoizleak eta izena emandako enpresak, eta 95.000.000 euro ingurukoa da estimatutako fakturazioa.

Euskal Baserriko Arrrautza familian sartu den azken produktua da eta nahiz eta soilik 3 urte eraman merkatuan kontsumitzaileek oso ondo baloratzen dute produktu hori. Milioi erditik gora arrautza dozena ekoiztu ziren iaz, 2008an baino %33 gehiago.

Landare jatorriko produktuetan, 2009an Tolosako Babarrunaren eta Arabako Babarrun Pintoaren gorakada azpimarratu behar dira, azken honek ekoizpena hirukoiztu egingo du ziurrenik. Era berean, urte ona izan da Arabako Patarerentzat; 2009ko abenduaren 31n dagoeneko 2008an baina Eusko Labeldun Arabako Patata gehiago ontziratu zen, % 20 gehiago hain zuzen ere.

Balantzaren beste aldean animalia jatorriko hainbat produktu ditugu: baserriko oilaskoaz, euskal okelaz, hegaluzeaz eta hegalaburraz eta esne bildotsaz ari gara oraingoan.

Nabarmentzeko da Eusko Labela duen bildotsaren beherakada. Beherakada horren arrazoiak merkatuan bertan aurki ditzakegu. Handizkari gehienek gure artzainei erositako bildotsak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo hiltzen eta komertzializatzen dituzte gehiago ordaintzen dietelako eta horrek ondorioak ditu.

Hegalaburraren kasuan, egoeraren arrazoia bestelakoa da. 2009an Euskal baxurako arrantzak kuota bat zuen ezarrita eta berori 2008an baina baxuagoa izan da eta 2010erako arrantzaren kuota erdira murriztuko da.

Ez dago zalantzarik, krisi ekonomikoak eta egungo erosketa eta kontsumo joerek eragin egin dutela jaitsiera hauetan. Hala ere aurreikuspenak onak dira: alde batetik, Eusko Labela duten produktuen salmentetan, orokorrean eskariak eskaintzak baina handiagoa izaten jarraitzen du, eta gainera ikerketa ezberdinetan ikusi den bezala, Eusko Label produktuak erosten dituzten erosleak oso fidelak dira.

Gainera, bizi ditugun arrazoi ekonomikoen ondorio bezala badirudi prestatutako produktuek atzera egin dutela eraldatu gabeko produktuen aurrean. Dena dela, adierazi dugun bezala hauek 2009ko datu eta tendentziak dira, eta ikusi egin beharko da etorkizun laburrean gauzak nola joaten diren.