- > Hasiera
Kalitateako Sektore-Arteko Jardunaldia
Otsailaren 17an ospatu zen Abadiñon Kalitateako Sektore-arteko Jardunaldia, honako helburuekin: Euskadiko kalitatezko nekazaritza eta arrantza elikagaien inguruan esperientziak eta ezagutzak tartekatu. Bakoitzak bere ikuspegitik mahai gainean jarri zituzten lehentasunezko gaiak, batzuk alderdi instituzionalaren ikuspegia eman zioten, eta besteek aldiz, profesionala.
Jardunaldian egon ziren Eusko Labela duten produktuen Batzorde profesionaletako ordezkariak, lurralde ordezkaritzetako kideak, Eusko Labelarekin lan egiten duten enpresa nagusien gerenteak, 3 Diputazioen ordezkariak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkariak .
Etorritako guztie ongietorria Amaya Luquin zuzendariak eman zien. Bere diskurtsoan Luquinek "eskerrak eman zizkien Kalitateako langileei eta sektorean harremana eduki duen pertsonei, bere lan berrian egunean jartzen laguntzeagatik eta zentsu horretan esan zuen oso babestuta sentitu dela". Jardunaldiaren helburua "denak elkartzea zela eta Euskadiko kalitatezko elikagaiak bultzatzea" esan zuen.
Orokorrean, parte hartzaile guztiek azpimarratu zuten Eusko Label bereizgarriak duen garrantzia baina garbi laga zuten kontsumo joera berrietara egokitu eta produktu berriak atera behar direla.









