EUSKO LABELA DUEN ESNE BILDOTSAREN JAIA OTSAILAREN 20AN BILBON, GASTEIZEN ETA DONOSTIAN

La fiesta del corderoKalitatea Fundazioak antolatu du jaia eta honako erakundeen laguntza izan du: Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiena, 3 hiriburutako udaletxeena, BBKrena, Caja Vitalena eta Bilboko Alde Zaharreko eta Erriberako Merkatuko merkatarien elkarteena. Bilboko dastaketa Plaza Berrian izango (mapa) da, Donostiakoa Trinitate Plazan (mapa) eta Gasteizko Matxete pllazan (mapa). Denak ordu berdinean hasiko dira, 12,30etan. Goiz guztian bildotsak burduntzian erretzen eduki eta gero ordu horretan dastaketa hasiko da.

Leku bakoitzean 1400 pintxotik gora emango dira, euro baten truke eta lortutako diru guztia ongintzazko elkarteentzat izango da; Bilbon Caritasentzat (Haitira bideratzeko) eta Bilbon eta Gasteizen esklerosi anizkoitzaren alde lan egiten duten elkarteentzat.

Bildotsa dastatzeaz gain, Euskadiko Kalitatezko beste hainbat produktu ere egongo da: Arabako Errioxako ardoa, Arabako, Getariako eta Bizkaiko Txakolina, Idiazabal Gazta, Sagardoa…

Jai honen helburua Euskadiko Esne Bildotsa sustatzea da, eta horrekin batera, bultzada eman nahi diogu hain une zailak bizitzen ari den sektoreari, eta batez ere, hau aurrera eramateko aktore nagusi diren artzainei.

Gogoratu behar dugu oraintxe gaudela arkumearen garaian bete-betean sartuta. Eta zentzu horretan, Kalitatea Fundaziotik azpimarratu nahi da produktu horrek Eusko Label bereizgarriarekin identifikatua joateak duen beharraz. Izan ere, modu honetan jakingo dugu kontsumitzen ari garen bildots hori, Euskadiko dela, eta bertako arrazo autoktonoetatik eratorria dela. Horrela, sustraitik ekidingo dugu iruzurrerako egon liteken edozein asmo.

Azken urte hauetan, kanpotik etorri den produktua dela eta, egoera larria izan bada ere, aurten oraindik gehigo areagotu da eskenatokia, batez ere, beste herrialdeetatik datorren produktua medio;  Frantzia, Eskozia, Gales, Grezia, Zelanda Berria, Italia, Txile…) dira jatorrietako batzuk, baina kantitatea alde batera laga eta kalitatearen aldeko apustua egiteko unea dela uste dugu.