Kalitatea Fundazioak Eneko Atxaren Errazetak liburuan parte hartu du

Andoni Lupiañez eta Eneko Atxaren lanaren emaitza da Errazetak liburua. Umeentzat prestatutako errezeta, ipuin eta joko bilduma. Koloretako argazki eta ilustrazioz hornitua eta euskarri erakargarri batean aurkeztua. Errazetak liburu hau euskaraz argitaratu du Di-Da Komunikakzioak, eta horretarako Kalitatea Fundazioaren laguntza izan du.

Liburuan Eusko Labela duten produktu guztiak (12) agertzen dira errezetaren batean. Gainera produktuak modu grafikoan ere badaude argazki eta logotipo bidez. Hori bai, saiakera berezia egin da beti produktua identifikatuta agertzeko; izan ere, identifikazioaren kontuak garrantzia handia dauka gure ekoizleentzat, horrela, Eusko Label produktuak kontsumituz bai baitakigu erosten ari garen hori Euskadikoa eta kalitatezkoa dela.

Kalitatea Fundazioaren eginkizuna nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzako kalitateko produktuak bultzatzea, sustatzea eta garatzea da, eta kontsumitzaileari horien jatorria, segurtasuna eta kalitatea ziurtatzea. Horretarako, Kalitateak egiten duen zereginetako bat kontsumitzaileak informatzea eta hezitzea da. Kasu honetan, argitalpen hau babestuz, etxeko txikienak, etorkizunean kontsumitzaile izango diren horiek informatu eta hezi nahi dira.