- > Hasiera
- > Eusko Label Produktuak
Eusko Label Produktuak
MARKA HONEN BEREIZGARRIA MARKA HONEN EZAUGARRI GRAFIKOA KALITATEAREN K IKURRA DA, ETA EAEN EKOIZTU, ERALDATU EDOTA LANDUTAKO NEKAZARITZAKO ELIKAGAIAK ADIERAZI ETA BEREIZTEKO ERABILTZEN DA, BEREN KALITATEAGATIK, BEREZITASUNAGATIK EDO BITXITASNAGATIK OHIKO NEURRIA GAINDITZEN DUTENEAN
“Euskal Esne Bildotsa” markako bildotsak, ezinbestean, EAEn ekoiztu, hil eta zatitzen dira, eta arraza autoktonokoak dira: Latxa edo Carranzana, eta horien gurutzatzeak. Eztia
Eusko Labela duten eztiak gordinak, freskoak, kalitate eta purutasun handikoak dira, jatorri botanikoaren araberako ezti mota guztien kasuan (lore-eztia, eukalipto-eztia, akazia-eztia, txilar-eztia, basoko eztia…). Ezti hauei buruzko araudia Europako araudi zorrotzenetakoa da.
Eusko Labela duten oilaskoek luma gorriak eta azala eta hankak horiak dituzte, eta hautapen genetiko baten ondorioa dira. Honako ezaugarri hauek dituzte: hazkunde motela, baserrikoak izatea eta aire zabalean haziak izatea.
Euskal Okela Eusko Labela duen okela bakarra da, Euskadin jaio, hazi eta hil diren animalien okela eskaintzen da, gure Erkidegoan betidanik hazi diren behi-arrazen okela, hain zuzen. Animaliak betiko ohiturei jarraiki hazten dira, osasuneko eta ongizateko baldintza egokietan, eta elikadura-betekizun espezifikoak errespetatuz.
Eusko Labelekin pasteurizatutako esnea Euskadiko ustiategirik onenetatik dator, eta indarrean dagoen Europako araudiak exijitzen duena baino kalitate-maila altuagoko esnea ekoizten dute. Esne gordinari ultrapasteurizazioa deiturikoprozesu termikoa ezartzen zaio, produktuak elikaduraren nahiz zaporearen ezaugarriak gorde ditzan, bitamina eta aminoazido nagusiei eutsita.
Eusko Labelen hegaluzeak eta hegalaburrak usadiozko arrantza sistemekin harrapatzen dira banan-banan. Euskal arrantzaleek harrapatzen dituzte, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko arrantza-portuetara iristen dira.
“Euskal Baserriko Arrautzak” marka dutela merkaturatzen ditugun baserriko arrautzak baserritarrek baldintza aproposenetan libre hazten dituzten oiloek erruten dituzte. Oilo horiek aske bizi dira eta laboreak dira euren elikaduraren oinarri, % 50 baino gehiago artoa izanik.
Klimari, lurrari eta laborantza-ohiturei esker, kontsumitzaileek kalitate handiko produktutzat dute Arabako patata. Patata Araban besterik ez da ekoizten, eta Eusko Label zigiluak aldaera onenak baino ez ditu aukeratzen, eta elikagaien kalitatearen edo zaporearen gaineko azterketak gainditzen dituztenak besterik ez du onartzen.
Eusko Label zigiluak eskaintzen duen Gernikako piperra barietate autoktonoko piperra da, eta EAEn klima atlantikoa duten eremuetan landu eta maiatz-urria bitartean jasotzen da. Itxurari dagokionez, laburra da, pedunkulu ñimiño, mehe eta luzexka du eta kolore berde argi-iluna.
Ibarrako piparra aldaera autoktonoa da, “Berezi” izenekoa, eta EAEko eremu atlantikoan ekoizten eta ontziratzen da, batez ere Ibarra (Gipuzkoa) inguruan, klima-baldintza aproposenetan: altuera txikia, tenperatura epelak, hezetasun eta plubiositate handia...
Eusko Labelen tomateak produktuaren araubideak ezarritako kalitateko eta freskotasuneko baldintzak bete behar ditu, baita bertan azaltzen diren ezaugarri morfologiko eta organoleptikoak ere. Maiatz eta azaro artean biltzen da.
Eusko Label zigilua duten babarrunak kalitate handikoak dira eta profesionalek “oso on” ala “bikain” sailkatu dituzte. Euskal Labelak honako hiru babarrun mota hauek hartzen ditu: Gernikako babarruna, Arabako babarrun pintoa eta Tolosako babarruna









