- > Hasiera
- > Euskal Baserri
Euskal Baserri
Jatorriaren bermea

Euskal Baserri produktuak Euskal Herriko baserrietatik hurbil dauden ustiapen txikietan produzitzen dira; modu horretan, baserritarrak arreta handiagoz zaintzeko aukera du.
Ekoizleak merkatuarekiko duen hurbiltasunari esker Euskal Baserriko elikagaiak beren heldutasun une egokienean biltzen dira, horien bete-beteko zaporea gordez, eta freskotasun osoz iristen dira saltokira.
Bi bereizgarri horiek, hurbiltasunak eta dedikazioak, zapore eta kalitate mailarik gorena ematen diete Euskal Baserriko fruta eta barazkiei. Ezaugarri horiek oso estimatuak izan dituzte betidanik kontsumitsaileek, eta orain, Euskal Baserriren markari esker, nahasi ezinezko eran bereizten dira gainerako guztiekiko.
Letxugak, kiwiak, udareak, sagarrak, porruak, intxaurrak, urrak, zerbak eta abar Euskal Baserriko elikagaien adibide ezin hobeak dira, zaporez eta tradizioz beterik, eta jatorrizko garantiarik handienarekin.
os productos Euskal Baserri, son producidos en pequeñas explotaciones cercanas a los caseríos de Euskadi, permitiendo que el baserritarra les dedique una gran atención y cuidado.
Horrela ezagutzen da
Euskal Baserri barazki eta fruituak ontzi, aurkezpen edo etiketa ezberdinekin merkaturatu litezke. Era guztietan Euskal Baserri markaren irudia eta anagrama agertzen da nabarmen.

Kalitate Kontrola
Euskal Baserri produktuen kalitatea eta ezaugarriak jasotzen dituen araudia dago Kalitatea Fundazioan. Erakunde hori arduratzen da ekoizpen eta ontziratze prozesu osoan ikuskaritza lanaz.
Araudia eskuragarri dago Kalitatea Fundazioaren egoitzan.










