- > Hasiera
- > Kontrol eta egiaztapena
- > Akreditazioak
Akreditazioa
Akreditazioaren bidez baimendutako Erakunde batek (ENAC Espainian) formalki aitortzen du erakunde bat teknikoki hainbat lan egiteko gai dela.
Akreditazioa prozedura bat da eta horren bidez baimendutako Erakunde batek (ENAC Espainian) aitortzen du modu formalean erakunde batek eskumena duela onespen jarduera zehatz bat egiteko gai dela (Egiaztapena, ikuskaritza, entseguak, etab.).
Akreditazioak herrailde ezberdinetan akreditatuta dauen erakunde ezberdinak berdin lan egiten dutela bermatzen du; emandako egiaztapenei nazioarteko aitortza emanez.
Eskumen teknikoa, kalitatearen kudeaketatik haratago
ISO 9001 arauaren araberako ziurtagiriak adierazten du erakunde batek kalitatea kudeatzeko sistema bat ezarri duela zenbait baldintza kontutan hartuta; ordea, egiaztapenak onespenaren ebaluazioa egiten duen erakunde baten eskumen teknikoa baieztatzen du, eta bere emaitzen fidagarritasuna bermatzen du.
Egiaztapenak bakarrik ematen du konfiantza osoa bai onespenaren ebaluatzaileen eskumen teknikoari dagokionez eta baita bezeroen premiak asetzeko zerbitzu egokia emateari dagokionez ere, kontuan hartzen baititu eskumen teknikoari dagozkion alderdiak, eta halaber, erakundeak kalitatea kudeatzeko sistema bat izatea.
ISO 9000 ziurtagiria duen laborategi batek ISO 9000 kalitatea kudeatzeko sistema duela erakutsi du.
ISO 17025 ziurtagiria duen laborategi batek eskumen teknikoa duela erakutsi du, entsegu edo kalibrazio emaitza zehatzak eta zuzenak sortzeko gai dela ziurtatu du.
Argibide gehiago nahi izanez gero www.enac.es









