- > Hasiera
- > Kalitatea Fundazioa
- > Gobernu eta kudeaketa organuak
Gobernu eta kudeaketa organuak
Patronatua: gure gobernu organoa
Kalitateak Patronatu bat du eta hori da, hain zuzen ere, Kalitatearen
gobernu-organo gorena. Patronatuaren eginkizuna da sorrerako helburuak betearaztea. Hamahiru kideez osatuta dago eta horien artean sektorearen
ordezkaritza zabala dago , Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza
eta Elikadura sailaren, 3 Foru Aldundientako, eta Kalitatea bertako ordezkariak.
Batzorde profesionalak
Kalitatearen eta bertan inplikatutako sektoreen arteko koordinazio organoak dira. Horien eginkizuna da, produktuak merkatuan garatzea eta sustatzea ez ezik, Kalitateak kudeatzen dituen marken bezeroen merkataritza-koordinazioan laguntzea; horiek sustatzeko eta indartzeko ekintzak
burutuz. Hori guztia kideen iritzien, jakintzaren eta ekintzen bidez lortu behar da.

Batzorde Iraunkorra
Batzorde Iraunkorra Kalitatearen jokatzeko ildoak eta norabideak
Patronatuari ezartzen dizkion Organoa da; halaber, garatzen diren helburuen eta ekintzen jarraipena egiten du, sorrerako xedeak bete daitezen.
Zuzendaritza batzordea
Kalitatearen politikak eta estrategiak koordinatzeko organoa da. Ekintza-estrategia eta kudeaketaren ildo nagusiak planifikatzen ditu, eta horien aldizkako jarraipena egiten du. Era berean, Zuzendaritza Batzordeak aholkuak ematen dizkio Zuzendariari, erabaki estrategikoak hartu behar direnean eta aholku-premia duenean.









