- > Hasiera
- > Kalitatea Fundazioa
- > Eginkizun eta ikuspegi estrategikoa
Eginkizun eta ikuspegi estrategikoa
Kalitatearen eginkizuna
Kalitatearen EGINKIZUNA da kalitatezko produktuak bultzatzea, sustatzea eta garatzea, nekazaritzako, arrantzako eta elikadurako arloetan; halaber, kontsumitzaileari bermatzea produktu horien jatorria, segurtasuna eta kalitatea. Bide horretatik, produktuen lehiakortasuna eta errentagarritasuna bilatu nahi da, ekoizlearentzat zein enpresentzat; balioa emanez eta nabarmenduz, eta ondare naturalari zein kulturalari eutsiz eta babesa emanez. Ekarpen hori ere egiten dio sektoreari.

Kaliatearen ikuspegia
Kalitatea Fundazioaren etorkizuneko IKUSPEGIA honako hau da: eredua izatea, kalitatearen bidez balioa lortzeagatik.
EREDUA IZATEA. Aitzindari eta eredu izatea; ekoizleek, enpresek, kontsumitzaileek eta administrazioak nekazaritza-, arrantza- eta elikadura sektoreko kalitatezko produktuak sustatu eta bermatu nahi dituztenean, nora begiratu izan dezaten.

"produktuei balioa eman"
BALIOA EMATEA. Nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-produktuei balioa emateko konpromisoa, produktuei garatzeko eta sustatzeko aukerak ematea, berezitasuna bilatuz eta markaren kudeaketa dinamikoa eginez, bai merkatuari bai azken kontsumitzaileari begira.
KALITATEAREN BIDEZ.
Produktuen kalitatearen, segurtasunaren eta osasungarritasunaren aldeko
apustu garbia egiteaz gain, ekoizleen artean eta enpresetan bikaintasunaren kultura txertatzea. Hori izango baita sektoreko produktuen lehiakortasunaren oinarria eta ondarearen garapen jasangarriaren funtsa.









