Kalitatea Fundazioa. Sarrera.

Kalitatearengatik apustu egin gure lurreko balore eta lehiakortasun faktore gisa

 

Helburu horrekin hasi zen osatzen Kalitatea 1985. urtean, eta oso anbizio handiko proiektu horrek definitu zuen Euskadin nekazaritza elikagaien kalitatezko politika (Fundazioaren estatutuak). Kalitatearen lehehengo zirriborroa izan zen orduan, eta Eusko Label markaren lehen urratsak. Urte batzuk ondoren, 98an, Kalitatea Fundazio bezala osatzen da. 

Urteetan zehar erakundean gero eta garrantzia handiago hartzen joaten da kontrol eta egiaztapen lana eta horrek Kalitatea zeregin hori barneratzera eta formalizatzera eramaten dute.

 

Eusko Label da Kalitatea Fundazioak kudeatzen duen lehenengo marka eta horrek du garrantzia handiena gaur egun ere. Bere ikurra "k" hizkia da eta horren bidez bereizten dira Euskadin ekoitzitako, sortutako eta eraldatutako nekazaritza produktuak, beti ere, beraien ezaugarrik batezbestekotik gorakoak direnean.