- > Hasiera
- > Eusko Label Produktuak
- > Hegaluzea eta Hegalaburra
Hegaluzea eta Hegalaburra
Betiko usadioa jarraituz arrantzatuak, freskoak eta kalitatearen garantia osoaz
Betiko usadioa jarraituz arrantzatuak, freskoak eta kalitatearen garantia osoaz Eusko Labela duten Hegaluzea eta Hegalaburra kalitate goreneko arrainak dira, banaka-banaka, antzinako tresneria erabilita harrapatutakoak, horrela, itsasoko flora eta faunarekiko erabateko errespetua bermatuz.
EAEko arrantza portuetan, pertsona adituek, untzien hustuketa egiten den une berean egiten dute hautaketa, tamainaren eta freskotasunaren irizpideei jarraituz, arrain onenak soilik aukeratu eta bereiztuz.
Horrela ezagutzen da

Arrainak, bereizgarri gisa, isatsean ziurtasunerako zigilu zuri aldaezin bat darama honako datuak bilduz: lehorreratua eta kontrolatua izan den portuaren izena; zein espezietakoa den; kontrol zenbaki bat zein untzik harrapatu, noiz lehorreratu eta hautaketan aritu den kontrol-taldea zein izan den jakiteko eta bere kalitate gorena ziurtatzen duen Eusko Label-Kalitatea ezaugarria.

Gainera kontrol zenbakiaren eta webaren bidez jakin ahal izango da gainera barkuaren izena, espeziea, deskarga portua, kofradia, deskarga data, zonaldea eta arrantzatzeko modua
Kalitate Kontrola
EAEko arrantza portuetan, pertsona adituek, untzien hustuketa egiten den une berean egiten dute hautaketa. Tamainaren eta freskotasunaren irizpideei jarraituz, arrain onenak soilik aukeratu eta bereizten dituzte.
Ondorengo ezaugarriak izan behar dituzte: espezieak Hegaluzea edo atunzuria (Thunnus alalunga) eta Hegalaburra edo zimarroia (Tunnus thynnus). Neurria edo gutxieneko tamaina: "Hegalaburra" 8 kilotik aurrera, eta "Hegaluzea" 4 kilotik aurrera. Portuak: Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-portuak. freskotasun mailak: "Apartekoa" eta "A".
Ekoizleak eta Enpresak
Egin klik hemen eta produktu honekin zerikusia duten enpresa eta ekoizleen berri edukiko duzu.









