Arabako Errioxako Ardoaren eta Eusko Labela duen Hegaluzearen anaitzea egingo da Biasterin
Eusko Labela duen Hegaluzeak eta Arabako Errioxako Ardoak protagonismo berezia dute Arabako eta Euskadiko sukaldaritzan ditugun plater atsegin ezberdinen artean. Hori dela-eta, Biasterin, Arabako Errioxako XVII. Mahats-Bilketaren jaia egingo den herrian, bien arteko anaitzea egingo da irailaren 5ean. Ekitaldi honetan bien Batasunak duen gizarte harrera islatuko da. Asmo adierazpen honen helburua Eusko Labela duen Hegaluzearen eta Arabako Errioxako Ardoaren benekotasuna gordetzea da, beren izenaz eta prestigioaz aprobetxatu nahi duten guztiengatik defendatzea eta kalitate maila handiko bi produktuak sustatuz.
Eusko Labela duten Hegaluzeak eta Hegalaburrak jatorria eta kalitatea bermatzen dituzte
2009an 843.000 kilo hegalabur identifikatu ziren eta 1.700.000 kilo hegaluze. Beraz, espero dugu datuok nabarmen hobetu daitezkela hegaluzeari dagokionez, hegalaburraren kasuan oso ezberdina baita egoera eta denok ezagutzen dugu azaroan Recifen (Brasilen) ICCATek (Atlantikoko hegalaburra babesteko Nazioarteko Batzordeak) erabakitako murrizketa.
Eusko Labelen iragarki onena zuk zeuk egingo duzu
Animatzen al zara?
2010eko abenduaren 15era arte duzu epea eta 16 gbeko iPad wifia irabaz dezakezu.
Parte hartzeko 60 segundoko bideo batean kontatu behar diguzu Eusko Label produktuetan zer gustatzen zaizun gehien. Anima zaitez eta parte hartu! Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko.

Agenda
- 18/09/2010 Eusko Label hegaluze eta Gernikako Piper dastaketa Bermeon
Kalitatea Fundazioak ACT ligarekin duen hitzarmenaren arabera, ACT ligako estropada bakoitzean Eusko Labela duen hegaluzea eta Gernikako Piperrak dastatzeko aukera egongo da. Guztira 1000 pintxo hegaluze banatuko dira Gernikako Piper batekin. Pintxo bakoitza 1.5€ kobratuko da, eta jasotako diru guztia tokian-tokiko arraun-taldeentzat izango da. Dastaketa arratsaldean izango da.
- 19/09/2010 Eusko Label hegaluze eta Gernikako Piper dastaketa Portugaleten
Kalitatea Fundazioak ACT ligarekin duen hitzarmenaren arabera, ACT ligako estropada bakoitzean Eusko Labela duen hegaluzea eta Gernikako Piperrak dastatzeko aukera egongo da. Guztira 1000 pintxo hegaluze banatuko dira Gernikako Piper batekin. Pintxo bakoitza 1.5€ kobratuko da, eta jasotako diru guztia tokian-tokiko arraun-taldeentzat izango da. Dastaketa eguerdi aldera izango da.
- 12/09/2010 Eusko Label hegaluzea Kontxako Estropadan
Kontxako estropaden karira, irailaren 12an Eusko Labela duen hegaluzea dastatzeko aukera egongo da. Guztira 1000 pintxo bideratuko dira salmentara. Pintxo bakoitza 2€ren truke eskuratu ahal izango da, eta jasotako diru guztia Donostiarra traineruarentzat izango da. Parrillada eta ondorengo pintxo banaketa Donostiako kofradian izango da, eguerdi aldera.
- 12/09/2010 Marmitakoa Arabako Errioxako Mahats-Bilketaren 17. festan
Irailaren 12an, Arabako Errioxako Mahats-Bilketaren jaia dela-eta, Biasterin Eusko Labela duen hegaluzea eta patatekin egindako marmitakoa dastatzeko aukera egongo da. Dastaketa 14:00ak aldera hasiko da. Dastaketaz gain, umeentzako hainbat ekintza ere egongo dira: antzerkia, promozioko materialaren banaketa... Ondo pasa!
Beste berriak
- 26/01/2010Kalitatea Fundazioak Eneko Atxaren Errazetak liburuan parte hartu du
Andoni Lupiañez eta Eneko Atxaren lanaren emaitza da Errazetak liburua. Umeentzat prestatutako errezeta, ipuin eta joko bilduma. Koloretako argazki eta ilustrazioz hornitua eta euskarri erakargarri batean aurkeztua. Errazetak liburu hau euskaraz argitaratu du Di-Da Komunikakzioak, eta horretarako Kalitatea Fundazioaren laguntza izan du.Liburuan Eusko Labela duten produktu guztiak (12) agertzen dira errezetaren batean. Gainera produktuak modu grafikoan ere badaude argazki eta logotipo bidez. Hori bai, saiakera berezia egin da beti produktua identifikatuta agertzeko; izan ere, identifikazioaren kontuak garrantzia handia dauka gure ekoizleentzat, horrela, Eusko Label produktuak kontsumituz bai baitakigu erosten ari garen hori Euskadikoa eta kalitatezkoa dela.
- 16/02/2010EUSKO LABELA DUEN ESNE BILDOTSAREN JAIA OTSAILAREN 20AN BILBON, GASTEIZEN ETA DONOSTIAN
Kalitatea Fundazioak antolatu du jaia eta honako erakundeen laguntza izan du: Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiena, 3 hiriburutako udaletxeena, BBKrena, Caja Vitalena eta Bilboko Alde Zaharreko eta Erriberako Merkatuko merkatarien elkarteena. Bilboko dastaketa Plaza Berrian izango (mapa) da, Donostiakoa Trinitate Plazan (mapa) eta Gasteizko Matxete pllazan (mapa). Denak ordu berdinean hasiko dira, 12,30etan. Goiz guztian bildotsak burduntzian erretzen eduki eta gero ordu horretan dastaketa hasiko da.









