Eusko Label Arabako Errioxan: 10 egun zaporeaz, dibertsioaz eta kulturaz gozatzeko . Uztailaren 23tik abuztuaren 1era
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko herriek Betiko Sukaldaritzaren eta Eusko Label produktuen II Jardunaldiak ospatuko dituzte
Arabako Errioxaz gozatzeko 10 egun izango dira, kultur, gastronomia eta ostatu eskaintza interesgarri batekin.
Artisau lanbideen tallerrak, produktuen salmenta, dantza eta antzerki ikuskizunak... gastronomia esparruko beste ekintza batzuekin batuko dira, hala nola, kata tailerrak eta dastaketa menuak.
13 jatetxeetako kartetan gainera betiko errezetak eskainiko dira, Eusko Labela duten garaiko produktuekin eta ardorik onenekin lagunduta.
Etorri eta gozatu familia guztiarekin!
Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik lotura honetan.

Irabaz ezazu sari bikaina Eusko Labela duen Hegaluzearekin
Hemen dago dagoeneko Eusko Labela duen Hegaluzea! Garaian gaude bete-betean! Gozoa, freskoa, elikagarria eta promozio zaporetsuarekin. Horretarako, lotura honetan aurkitu ditzakezun galderei erantzun eta zuzen erantzunez gero, michelin izarren bat duen jatetxe batean 2 pertsonentzako 3 afariren zozketan parte har dezakezu.
Promozioak uztailaren 15etetik irailaren 15era arteko balioa dauka.

Eusko Labela duen produktu berri bat: Euskal Letxuga

Aurkezpen ekitaldia Gasteizko Azukareran izan da eta horrela dagoeneko une honetatik Eusko Labelaren familia handituta geratu da; 13 produktu dira bereizgarria dutenak. Aurkezpen ekitaldian hitz egin dute: Pilar Unzaluk (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua), Patxi Lazcozek (Vitoria-Gasteizko Alkatea), Amaya Luquinek (Kalitatea Fundazioko Zuzendaria), Josu Arrizabalaga (Barrenetxe Kooperatibako Zuzendari Gerenteak) eta Aitor de las Heras (Garaia Kooperatibako eta Artandiko Zuzendari Gerenteak)
Eusko Labela duten Hegaluzeak eta Hegalaburrak jatorria eta kalitatea bermatzen dituzte
2009an 843.000 kilo hegalabur identifikatu ziren eta 1.700.000 kilo hegaluze. Beraz, espero dugu datuok nabarmen hobetu daitezkela hegaluzeari dagokionez, hegalaburraren kasuan oso ezberdina baita egoera eta denok ezagutzen dugu azaroan Recifen (Brasilen) ICCATek (Atlantikoko hegalaburra babesteko Nazioarteko Batzordeak) erabakitako murrizketa.
Eusko Labelen iragarki onena zuk zeuk egingo duzu
Animatzen al zara?
2010eko abenduaren 15era arte duzu epea eta 16 gbeko iPad wifia irabaz dezakezu.
Parte hartzeko 60 segundoko bideo batean kontatu behar diguzu Eusko Label produktuetan zer gustatzen zaizun gehien. Anima zaitez eta parte hartu! Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko.

Aukeratu dira aurtengo Eusko Labeldun Hegaluze eta Hegalabur kanpainarako etiketatzaileak
Laster aterako dira gure arrantzaleak itsasora hegaluze eta hegalaburrak arrantzatzera eta Kalitatea Fundazioan dena prest dago ahalik eta pieza gehien identifikatu ahal izateko Eusko Label bereizgarriarekin.
Identifikazio lan horiek egiteko hainbat pertsona aukeratu dira (aukeratuen zerrenda) eta hauek egiten duten lanak garrantzia handia edukiko du.
On egin... eta bidaia on Eusko Label produktuekin
Eusko Labela duten Gernikako Piperraren eta Tomatearen garaia da, eta baratzeko bi produktu bikainok oraintxe daude unerik onenean. Eta gainera, promozio interesgarri batekin datoz Euskal Okelarekin, Euskal Baserriko Oilaskoarekin eta Eusko Labela duen Esnearekin batera.
Goza itzazu, gozo-gozoak daude... eta parte hartu beraien etiketak bilduz!
Kalitatea Azoka argazkietan
Lehenengo Kalitatea Azokaren balantzea oso positiboa izan da. Kalitatea Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie bisitariei eta ekoizleei. Ikusi irudien galeria.
Kalitatea Azoka Bilbon, zapore onen azoka
I. Kalitatea ospatuko da Bilboko Plaza Berrian. Han izango dira Eusko Labela duten produktu guztiak, Jatorri Izendapena duten produktuak eta Nekazaritza Ekologikoa. Informazio gehiago ekitaldiaren programan.

Eusko Labela duten Baserrriko Arrautzak ekoizteko ikastaroa

Beste urtebetez eta Itsasmendikoiren laguntzarekin Eusko Labela duten arrautzak ekoizteko ikastaroa egingo da Fraisoroko Nekazaritza Eskolan apirilaren 26tik 30era bitartean.
Egitarauak libre hazten diren oiloen arrautzak ekoitzeko beharrezko diren kontu hauek guztiak hartzen ditu aintzat: animalien maneiua eta biosegurtasuna, patología, Eusko Label araudia, praktika onen kodea, higienea eta segurtasuna, ustiategi batera bisitaldia, etab.
2009. urtean Eusko Label bereizgarria duten produktuen ibilbidea mantendu egin da 95 milioitik gorako fakturazioarekin

Zenbakiei begiratzen badiegu, 12 produktu ditugu gaur egun Eusko Label bereizgarriarekin (2009ko abendua), 2.139 dira ekoizleak eta izena emandako enpresak, eta 95.000.000 euro ingurukoa da estimatutako fakturazioa.
Euskal Baserriko Arrrautza familian sartu den azken produktua da eta nahiz eta soilik 3 urte eraman merkatuan kontsumitzaileek oso ondo baloratzen dute produktu hori. Milioi erditik gora arrautza dozena ekoiztu ziren iaz, 2008an baino %33 gehiago.
Euskadiko arrantzaleek ahalegin berezia egingo dute ahalik eta hegaluze gehien Eusko Labelarekin identifikatzeko
Azkeneko urteetan konpetentzia handia dago, kanpotik etortzen den produktua gero eta gehiago delako. Arrantzaleak azkenaldian salatzen ari dira kanpoko hegaluze eta hegalaburra hemengoa bailitzan saldu nahian dabiltzala prezio merkagoan eta horrek kalte handia egiten die bertako arrantzaleei. Egoera horren aurrean, eta Euskadiko arrantzaleen lana babesteko helburuarekin ezinbestekoa ikusten da hegaluzearen eta hegalaburraren identifikazioa.
Zentzu horretan aurreko kanpainetako bideari beste bultzada bat eman nahi zaio ahal den hegaluze eta hegalabur guztia Eusko Label bereizgarriarekin identifikatuz. Horrela, arraindegietara doazen kontsumitzaileek ziurtasun osoz jakin eta erosi ahal izango dute euskal arrantzaleek harrapatutako arraina. Horixe de hain zuzen ere martxoaren 8an Abadiñon, Kalitatea Fundazioaren egoitzan Batzorde Profesionalak hartutako erabakia.
Kalitateako Sektore-Arteko Jardunaldia
Otsailaren 17an ospatu zen Abadiñon Kalitateako Sektore-arteko Jardunaldia, honako helburuekin: Euskadiko kalitatezko nekazaritza eta arrantza elikagaien inguruan esperientziak eta ezagutzak tartekatu. Bakoitzak bere ikuspegitik mahai gainean jarri zituzten lehentasunezko gaiak, batzuk alderdi instituzionalaren ikuspegia eman zioten, eta besteek aldiz, profesionala.
EUSKO LABELA DUEN ESNE BILDOTSAREN JAIA OTSAILAREN 20AN BILBON, GASTEIZEN ETA DONOSTIAN
Kalitatea Fundazioak antolatu du jaia eta honako erakundeen laguntza izan du: Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiena, 3 hiriburutako udaletxeena, BBKrena, Caja Vitalena eta Bilboko Alde Zaharreko eta Erriberako Merkatuko merkatarien elkarteena. Bilboko dastaketa Plaza Berrian izango (mapa) da, Donostiakoa Trinitate Plazan (mapa) eta Gasteizko Matxete pllazan (mapa). Denak ordu berdinean hasiko dira, 12,30etan. Goiz guztian bildotsak burduntzian erretzen eduki eta gero ordu horretan dastaketa hasiko da.
- 26/01/2010Kalitatea Fundazioak Eneko Atxaren Errazetak liburuan parte hartu du
Andoni Lupiañez eta Eneko Atxaren lanaren emaitza da Errazetak liburua. Umeentzat prestatutako errezeta, ipuin eta joko bilduma. Koloretako argazki eta ilustrazioz hornitua eta euskarri erakargarri batean aurkeztua. Errazetak liburu hau euskaraz argitaratu du Di-Da Komunikakzioak, eta horretarako Kalitatea Fundazioaren laguntza izan du.Liburuan Eusko Labela duten produktu guztiak (12) agertzen dira errezetaren batean. Gainera produktuak modu grafikoan ere badaude argazki eta logotipo bidez. Hori bai, saiakera berezia egin da beti produktua identifikatuta agertzeko; izan ere, identifikazioaren kontuak garrantzia handia dauka gure ekoizleentzat, horrela, Eusko Label produktuak kontsumituz bai baitakigu erosten ari garen hori Euskadikoa eta kalitatezkoa dela.











